send link to app

Appa Zarautz app for iPhone and iPad


4.6 ( 2576 ratings )
Word Trivia Games
Developer: CodeSyntax SL
Free
Current version: 1.7, last update: 9 months ago
First release : 23 Feb 2023
App size: 11.74 Mb

Zure zain ginen eta hara!, iritsi zara. Sari piloa dugu zurekin batera partekatzeko, Zarauzko Udalak antolatu duen online lehiaketa honetan. Zarautzi buruz zenbat dakizun erakusteko aukera duzu. Animatuko zara?
Lehiaketa martxoaren 1ean hasiko da eta hilaren 18ra arte, egunero gure herriari buruzko zazpina galdera jasoko dituzu. Galdera bakoitzean hiru erantzun proposatuko dizkizugu, baina erantzun bakarra izango da zuzena. Erraza, ezta? Lehiaketak irauten duen 18 egunetan galdera guztiak bete besterik ez duzu egin behar. Egunero sari bat eskainiko da, eta horrez gain, 14 eta 25 urte bitartean badituzu, martxoaren 24an egingo den zozketa berezian ere parte hartu ahal izango duzu.
QR (edo esteka) honen bidez, Appa Zarautz aplikazioa deskarga dezakezu. Zabaldu ezazu zure inguruan, lagunak ere anima daitezen.

Zarautzi buruz zenbat dakizun jakin nahi dugu, zure interesekoa den plan bat garatzen ari garelako. Plan honen bidez, guztiontzako Zarautz nolakoa izatea nahi dugun amets egin dugu, Garapen Iraunkorraren 2030 Agendatik abiatuta. 17+1 helburu horiek (lehiaketa honek irauten duen egun-kopuru bera). Helburu horiek adierazten digute zer egin behar dugun nahi dugun Zarautz hori berdintasunean, elkartasunean garatzeko, guztiok osasunaz eta giro jasangarriaz gozatu dezagun, inor atzean utzi gabe. Gaur egungo ongizateak etorkizunekoa ez duela mugatuko bermatu nahi dugu. Eta hau zurekin egin behar dugu. Eraldaketa honen parte izatera animatzen zara?
Hasteko, parte hartu Appa Zarautz lehiaketan.